Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Jubilatuen egunaren baitan herri kirol erakustaldia izan da Gurutzeaga frontoian. Aizkoran Mikel Larrañaga eta Ugaitz Mugerza aritu dira eta harri-jasotzen Udane eta Elene Ostolaza, Jon Unanue “Goenatxo II” eta Jokin Eizmendi. Joxe Angel Sarasolak egin ditu esatari lanak. Erakustaldiaren amaiera inprobisazioak ere eman dio bere ukitua.






