Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Jarraipen handia izan du herrian gaurko grebak. Goizean goiz, pikete informatiboak egin dituzte herri eta industriagunetik. Ondoren, hamaiketakoa eta gero, Donostiako manifestaziora joateko deia egin du Greba Batzordeak. Arratsaldean, “Nosotras mujeres de Euskalduna” dokumentalaren emanaldia izan da arkupetan eta gero txokolatada.
Egunari amaiera biribila emateko, ekitaldi jendetsua egin dute plazan. Bertan, feministek, gazteek eta pentsiodunek hartu dute hitza. Gero, herriko kaleak zeharkatu dituzte dozenaka lagunek.