Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Jendetza gerturatu da goizean goizetik Gazte Asanbladak antolatutako artisau azokara. Hogei postutik gora izan dira plazan, tartean zestoarrenak eta inguruko herrietatik etorritakoenak ere bai; Kohpao studio, Nuk natura, Begirada Berriak, Ametsen Txokoa, Harrihari, Lamua, Sara Sendabelarrak, Lok.atz Zeramika, Amalda Biobotanika, Aldaxka, Bihurri Brand, Brewery Land, Bel-argi, Mimogoxo, Bile, Aiia, Aleizz, Gura Brand, Kako Pitxiak, Lanaland, Nudame eta Miara Design.
Azokako postuez gain, Gaztetxeko kideek bigarren eskuko materialaren postua ere jarri dute.