Albisteak

[ARGAZKIAK] Herritarren arteko kirolak egin dituzte Arroagoian, festekin jarraitzeko

Arroagoiko Santio-Santana festen ospakizunekin jarraitzen dute auzotarrak. Atzo, larunbatez, goizetik abiatu ziren ekintzak, 11:00etan ospatutako meza nagusiarekin. Ondoren, jubilatuen hamaiketakoa izan zen, eta Akulu bertsolariaren saioarekin girotuta, bingoa ere jokatu zuten.

Arratsaldea Mirari Martiarena eta Ander Malbadiren bakarrizketa saioekin hasi zen. Ondoren, 19:00ak aldera, frontoia goraino bete zen herritarren arteko kirolak ikusteko. Parte-hartzaileak bi taldetan banatu ziren, urdinak eta beltzak, eta ohi bezala, auzoko gazte mordoak hartu zuen parte. Barreak eta arnasestuak nagusi izan ziren jokoetan zehar, eta azkenean talde urdina atera zen garaile 9-4ko emaitzarekin. Amaieran, irabazleei domina bana eman, taldeko argazkia atera, eta parte-hartzaileak dutxatzera joan ziren, gaueko ekintzetarako prestatzeko.

Gauean, Bide Batez taldearen erromeria izan zen festaren ardatz, eta DJ Indateren saioarekin amaitu zuten eguna.
Gaur, igandea, festetako azken eguna izango da. Hona hemen gaurko egitaraua:

Gaur, igandea:

11:00. Tolareko igoera.
12:00. Altxorraren bila.
14:00. Ume bazkaria.
16:30. Ume jolasak.
17:30. Apar festa.
Jarraian, txokolatada.
23:00. Iruzta taldearekin dantzaldia (tartean otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlea).




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide