Albisteak

[ARGAZKIAK] Ilusioz beteta hartu dituzte Errege Magoak Arroabean

Arratsaldeko 18:30ean iritsi dira Errege Magoak Arroabeko estaziora. Handik herrira jaitsi dira kolorez betetako karrozan danbor doinuen laguntzarekin. Plazara iritsitakoan, karrozatik jaitsi eta elizara sartu dira eta han, haurrentzako jostailuak banatu dituzte. Haur bakoitzak zozketa bidez aukeratutako jostailu bana eraman du etxera.

Ikusi Arroabean hartutako argazkiak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide