Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Urepeleko eta Zestoako ekoizleek elkar ezagutzeko topaketa egin zen atzo, asteazkena. Amilibia baserri ondoko luretan dauden Amillubi eta Sakona-Komuntzo proiektuak bertatik bertara ezagutzeaz gain Aizarnako Ertxiñeko arrautzen proiektua ere ezagutu zuten goizean zehar. Eguerdian Ibañarrietako Ekain sagardotegian izan ziren eta bertan bazkaldu ondoren Azpeitiko Elikagunea ere bisitatu zituzten. Urepele eta Zestoa senidetzearen ondorioz sortutako ekitzetako bat izan zen atzokoa.

