Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Pintxo bazkariaz gozatu dute gaurkoan iraetarrek. 13:00etatik aurrera, Gure Ordeka elkartera gerturatzen hasi dira era askotako pintxo ezberdinekin, ordubietarako mahaia kolorez betea zegoen.
Parte hartzaile guztiek dute meritua eta horregatik ez dute lehiaketarik egiten. Pintxoa eraman duten guztien artean zozketa egin dute eta irabazleek Laiak dendako otar ederra eraman dute etxera.

