Albisteak

[ARGAZKIAK] Jendez lepo bete zen Gaztetxea Gailu eta Min taldeen kontzertuetan

Jendetza bildu zen atzo, larunbata, Gaztetxean, Zestoako Gazte Asanbladak antolatutako bi kontzertuetan. Emanaldia arratsaldeko 18:00ak pasatxo hasi zen Gailu taldearekin. Andoaingo taldeak aurten plazaratu du bere hirugarren diskoa, eta atzokoan lan hori aurkeztu zuen. Ondoren, Min taldea igo zen oholtzara. Eskualdeko hainbat musikarik osatu dute taldea, tartean Ibon Telleria zestoarra. Hauek atzo eskaini zuten jendaurrean euren lehen kontzertua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide