Albisteak

[ARGAZKIAK] Jubilatuen meza eta bazkaria izan dira goiz eguerdi partean Arroabean

Goizeko12etan meza eta ondoren, jubilatuen bazkaria izan da Ederki elkartean gaur Arroabeko Karmen Jaien baitan. Jarraian trikitilariekin dantza egiteko ordua izango dute.

Arratsaldean, 18:30ean, berriz, “Preso eta iheslarien aldeko pilota txapelketako” hirugarren eta laugarren postuak eta finala jokatuko dira. Unzueta eta Lizeaga, Eneko eta Iñigoren aurka lehiatuko dira hirugarren eta laugarren postuak argitzeko. Ondoren, bikote txapelduna erabakiko da Fleitas – Ibarguren, eta Keixeta – Lorenzoren arteko partidan.

Jarraian biharko egitaraua:

Uztailak 19, ostirala:
11:00 Ume jolasak
12:30 Bota ura!
13:30 Umeen bazkaria
15:30 Puzgarriak, zirkua, aurpegi margoketa, eskulanak…
Jarraian, txokolatada eta apar festa
19:00 Zumaiako karro poteoa
21:00 Herri Afaria
23:00 Kontzertuak: SKAREGGEKASKO GABEZIN eta DJ MIKERINOS




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide