Albisteak
Festa egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketaren oinarriak jakitera eman ditu Udalak
— 2024-07-18Beste urte batez Zestoako udalak festetako programaren azalaren lehiaketa jarri du martxan. Bertan parte hartzeko, beharrezkoa da Zestoan erroldatuta egotea. Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake. Lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute, eta 21 x 21 cm-ko neurria izan beharko dute.
Lanek, ondorengo testua eraman beharko dute: “Zestoa Festak 2024” edo “Zestoako festak 2024”. Irabazleak 250 euroko saria lortuko du.
Lanak nola aurkeztu
-Lan bakoitzarekin batera, karta-azal baten barruan, egilearen datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatziko dira. Lanaren atze aldean, berriz, Nortasun Agiriaren zenbakia. Hori guztia (karta-azala lehiakidearen datuekin eta aurkeztu behar den lana), beste karta-azal baten barruan aurkeztuko dira.
-Epaimahaia Kultura, Jarduera Fisiko eta Kirola eta Jai Batzordeko kideek eta hark izendaturiko beste adituek osatuko dute.
-Lanak aurkezteko epea: abuztuaren 5a, Zestoako Udal Bulegoetan. Saritutako lanaren jabea Zestoako Udala izango da, eta horrek argitaratzeko eskubidea izango du. Kasu honetan, egileak ez diezaioke Udalari aparteko ordainik eska.
-Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak izango du erabaki ahalmena. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.
Egin zaitez bazkide