Albisteak

[ARGAZKIAK] Karlos Arroitaonandia 26 urte Lasaoko jaiotza ipintzen

26 urte daramatza Karlos Arroitaonandia Lasaoko parrokiako jaiotza ipintzen. Hasiera batean, hain handia ez zela dio lasaotarrak baina urteen poderioz, egun dena bilakatu dela. Abendua hasieran hasten da jaiotza jartzen eta gabon gau egunean amaitzen du. Hasieran bilobaren laguntza izaten omen du baina gero, bera bakarrik moldatzen dela dio. Azpeititik jende dezente joaten da jaiotza ikustera baina Zestoatik ez hainbeste. Arroitaonandiak azaldu du urtarrila amaiera arte izango dela jaiotza Lasaoko parrokian ikusgai eta zestoar guztiei bertaratzeko gonbita egin die. “Etorri nahi duenak, eliza ondoan dagoen etxe gorrian bizi naiz han txirrina jo eta gustu handiz erakutsiko diot” esan du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide