Albisteak

[ARGAZKIAK] Korrikaren zain Korrika txikia ospatu dute Arroabean

Eguraldia lagun izan ez badute ere, Korrika txikia egin dute gaur goizean Arroabean. Hasiera batean 11:30ean eskolatik ateratzekoak baziren ere, atertu duen unea baliatuta abiatu dira haur eta irakasleak korrika. Ohiko ibilbidea laburtu eta zuzenean frontoira jo dute.

Frontoian, bertaratu diren senideekin batera dantzan aritu dira, eta amaieran hiru ikaslek lekukoan zegoen mezua irakurri dute.

Arratsaldean iritsiko da Korrika Arroabera, eta badago zer egina zain egon bitartean:

16:45 – Arroako VIII. Ipuin Lehiaketako sari banaketa, plazan
17:00 – Txokolatea eta tailerrak plazan
(tailerrerako komuneko edo sukaldeko paperaren tutuak ekartzea eskatu dute)
17:00–17:30 – “Petoneta” furgoneta Arroan (petoak 6 euro, txartelarekin ordaindu behar da)
17:45–18:00 inguruan – Korrika iritsiko da Narrondotik




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide