Albisteak
[ARGAZKIAK] Lehertu da festa
— 2023-09-07Arratsaldeko 19:00ak pasata, udaletxeko balkoira igo dira pilotako Euskal selekzioko kirolariak. Plaza goraino beteta, arreta handiz entzun dituzte herritarrek selekzioko kide baten hitzak, eta ondoren, Naroa Agirre pilotari arroarrak bota du suziria. Herria festetan da jada, eta igandera bitartean askotariko ekintzak izango dira gurean.
Txupinazoaren aurretik, krono igoera egin dute herriko gaztetxoek. Korrika eta bizikletarekin, Lauiturrietatik Portaleraino igo dira gazteak, beroari aurre eginez.
Hemen gaurko eta biharko egitaraua:
Irailak 7, osteguna
22:00. Istilu + Mehatxuka + Lizartxo erromeria.
Irailak 8, ostirala
9:00. Zestoako dultzaineroen diana.
10:00. Idiakaitz txistulari taldearen diana.
11:00. Zestoako Musika Bandaren eta Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira, ‘Goizeko izarra’ martxaren doinuekin.
11:00-14:00. Hondarrezko eskulturen tailerra , Andoni Bastarrikarekin, frontoi zaharrean.
12:30. Meza.
Ondoren, udal ordezkarien dantzaurrea, Itxaropena dantza taldeak eta Idiakaitz txistulari taldeak lagunduta.
13:15. Zestoako Bandaren kontzertua.
17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.
18.00. Zirkokoloretsu ikuskizuna umeentzat, kultur etxe atarian.
18:00. Gurea Kultura ekimenak antolatuta zezenketen alternatiba kontzertuak estazio aldean: Inoiz Ez, Rodeo, Ezpalak.
18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Pedro Luis. Ordezkoa: Sergio García. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.
Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.
19:30. Pilota partidak frontoi zaharrean: Goiuri Zabaleta – Naroa Agirre / Iera Iturriaga – Maite Mujika. Sasiain – Olaiz / Odriozola – Alonso.
22:00. Willis Drumond + MICE + Dj Olber, Laranjadin.
Egin zaitez bazkide