Albisteak

[ARGAZKIAK] Lehertu da festa Aizarnan

Giro ederrean hasi zituzten atzo, asteazkena, Amabirjin jaiak Aizarnan. 18:00etan txupinazoa bota zuten eta ordurako ikus zitezkeen punkyz jantzita bakar batzuk.

18:30ean pilota txapelketa hasi zen, lehendabiziko partidan Eizagirre eta Egiguren izan ziren garaile Sasian eta Anduagaren aurka, 18-14 izan zelarik emaitza. Bigarren partida berriz, buruz burukoa izan zen eta Alonso izan zen garaile Olaizolaren aurka, 18-7 izan zen emaitza.

21:00ak bitartean, afarirako prestakuntzekin jarraitu zuten eta postu bat jarri zuten Eskola Txikien aldeko kamisetak saltzeko, 2020an Aizarnan izango baita festa.

Afarirako ordua gerturako ahala punky gehiago joan ziren agertzen plazara eta 21:00etan mahaian eseri ziren Euskal Parrillako lagunek sukaldatutakoa dastatzeko. Ondoren DJ Davila egon zen gaua girotzen ordu txikiak arte.

Gaur, Amabirjin eguna ospatuko dute; hemen egitaraua:

11:00 Meza.

Ondoren jubilatuen hamaiketakoa.

18:00 Herri kirolak.

Harrijasotzen: Jagoba Otaegi eta Izeta III

Aizkolariak: Ugaitz Mugertza eta Jesus Mari Mujika

22.30 Eneko Arbeo eta Julen Badiola trikitilariak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide