Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Goizean goiz haurren udalbatza egin da udaletxean. Mikel Arregi Ertxinek zaborrak izan ditu gaztetxoekin aipagai. Garbitu ere bai,baina, zabor pila bat sortu dugula festetan esan du eta kontua ez dela garbitzea, horrenbeste ez sortzea baizik. Aimar Huegun, gaur alkate izango den haurrari eta han bildu diren gaztetxoei, 24 orduan miraririk ez dutela egingo baina horri erreparatzeko eskatu die. Aimar, gaurko alkate txikiak berriz, festetan haurrentzat izaten diren ekintzak aukeratzen parte hartzeko modua izan dela gogorarazi du besteak beste.