Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Santa Ageda bezpera da gaur, eta tradizioari eutsiz, makilak eskuan eta baserritar jantziak soinean kalera atera dira goizean goizetik herrian. 8:30ak aldera atera dira gurutzetik eta Legoian hasi dira kantuan. Triki eta pandero doinuek lagunduta, kopla kantari aritu dira Danel Olano, Gorka Olaizola eta Unai Sarasua eta giro ederra sortu da.
Etorra eta Sastarrain bailaretan barrena ibili dira goizean, eta Gisasola egoitzan geldialdia egin ondoren, herriko hainbat tabernatatik pasa dira. Ipintza elkartean bazkaldu dute parte-hartzaileek, indarrak hartu eta arratsalderako prestatzeko.
Arratsaldean, Akoa auzoan ibiliko dira kantari, eta 16:30ak aldera San Joan egoitzara joango dira. Jarraian, kaleak eta gainontzeko tabernetatik pasako dira.