Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Iaz hasitako bideari jarraiki, aurten ere 3. zikloko 15 haurrekin osatutako taldea biltzen da bi astean behin, liburutegian. Aurten, hiru liburu irakurriko dituzte. Euskara sailak eta liburutegiak elkarlanean antolatzen dute ekimena bi herritar boluntarioren laguntzarekin. Dagoenekoz aurrenekoa bukatu dute, eta bigarrena zein liburu irakurriko duten ere erabaki dute. Amaitutako liburuaren harira, eskulantxo bat ere egin zuten atzoko saioan.