Albisteak

[ARGAZKIAK] Mini Leok’k eta Leize taldeen kontzertuak atzo Laranjadin

Zestoako Rock Astearen baitan antolatutako lehen kontzertuak izan ziren atzo gauen Laranjadi plazan. Mini Leok’k eta Leize taldeen musikaz gozatu zuten dozenaka entzulek.

Gaur, musikak eta festak hartuko du berriro herria. Hemen duzue egitaraua:

IRAILAK 1, LARUNBATA

14:00. “Antton Zestura. Preso, iheslari eta deportatuak kalera” herri bazkaria plazan.

18:00. XXXIII. Ondarbasora Igoera. Erdikaletik Ondarbasoraino erlojupeko txirrindulari lasterketa, 16 urtetik gorakoentzat.

20:00. Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.

23:00. Rock ospakizuna Laranjadi plazan. LEOK’K taldeak, rock musika jorratzen 50 urte diharduela eta, Infintuari segika bere hirugarren diskoaren aurkezpena egingo du. Era berean, taldearen ibilbidean partaide eta kolaboratzaile izan dituen musikari guztiek parte hartuko dute.

01:00. Grises.

 

Atzo hartutako argazki batzuk:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide