Albisteak

[ARGAZKIAK] Pagadiak eta mahastiak zaldiz lotuz

Iraoberri zalditegiak antolatuta, Aretxabaletatik Brionesera ibilaldia egin zuten 13 eta 16 urte bitarteko sei gaztetxok zaldi gainean. Ingurune natural oparoaz gozatzeko aukera izan zuten, Euskal Herri berdean hasi eta Ebro ibarraren lautada eta mahastietan amaitzeko, garai ez hain urrun batean, zaldi, asto, mando nahiz idiek igarotzen zituzten mando bideetatik. Lehenbiziko gaua Garaion Sorgingunean igaro zuten, bigarrena, Okinan eta azkena Brionesen.

Zaldunak gazteak izan arren eskarmentu handikoak dira eta inolako arazorik gabe gainditu zituzten bideko gorabehera guztiak. Iraoberri zalditegiak asmoa du horrelako irteerak egiten jarraitzeko, bai eta eguneko irteerak antolatzeko ere, betiere inguruko bazterrak beste modu batean ezagutzeko aukera eskainiz.

Argazkiak: Iraoberri




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide