Albisteak

[ARGAZKIAK] Prezipitazio iraunkorrek hainbat kalte eragin dituzte herrian

Azken egunetako prezipitazioak kalteak eragiten ari dira. Azken ordutan, ordea, okerrera egin du egoerak eta Zestoako Udalatik jakinarazi dutenez, udal brigada lanean ari da herriko hainbat puntutan. Baltzolaberri baserri inguruan luizi bat izan da eta lokatza errepideraino iritsi da. Brigadako langileak bidea txukuntzen ari dira. Arroabean ere lur jausia izan da eta luizi horrek hobi bat apurtu du. Apurketa horrek, Katzaola bideko baserriei eragin die eta ura moztu behar izan dute. GI-4271 errepidean, berriz (Lasaoerrekan, Otola baserria bidean) zuhaitz bat erori da. Bizilagunek moztu dute zuhaitza eta Foru Aldundiko langileek kenduko dute berau bidetik.

Gaur goizean hartutako irudiak:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide