Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Danena Kirol Elkarteko Eñaut Urkaregi txirrindularia izan zen atzo III. Arroa Sariko irabazlea, ordu bat, 15 minutu eta 58 segunduko denborarekin. Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka aseguruak taldeak irabazi zuen taldekako lasterketa. Tartean hainbat auzotako sei zestoar daude: Beñat Sainz, Aratz Unanue, Kepa Korta, Jurdan Regillaga, Iker Eizagirre eta Jon Berasategi. Froga ateri hasi bazen ere, egundoko zaparradapean eman zitzaion amaiera.