Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Asteburu honetan, Agiro Mendi Klubak antolatuta, Sonporten 30 lagun inguru elkartu dira iraupen eskia egiteko asmoz. Elur gutxi egoteak eragozpenak sortu zizkien eta, ondorioz, ezin izan zuten eskiatu. Hala ere, A giroko hiru kidek Aspe Tontorra igo zuten neguko materialekin. Gainontzeko parte‐hartzaileek adierazi dute asteburua ondo aprobetxatu dutela, mendiaz gozatuz. Ostiral arratsaldean abiatu ziren eta, atzo, itzulera egin zuten, bi gauak Sonporteko aterpean igaroz.
Argazkiak: Agiro Mendi Kluba