Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arratsaldeko 19:00etan bota dute Itxaropena dantza taldeko kideek 2022ko amabirjinetako txupinazoa. Taldeko haur, gazte eta helduek bota dute suziria, denak elkarrekin. Plaza jendez beteta zegoen bi urteko etena eta gero festa gosez. Txupinazoaren ondoren txistulariek eta herriko musika bandak kaleak alaitu dituzte, eta Itxaropenako kideak gainontzeko herritarrekin batera bandaren atzetik joan dira kalejiran.
Iluntzeko 22:00etan, berriz, Manitu talde zestoarrak kontzertua eskainiko du Laranjadi plazan, eta ondoren, Mugi Panderoa erromeriak alaituko du giroa.