Albisteak

[ARGAZKIAK] Txikitasunian Haundi hunkigarri eta dibertigarria

Arruarren arteko jolasek eman zioten hasiera atzo, Txikitasunean Haundiko bigarren egunari. Jolasak amaitu ondoren, parte hartzaile guztiek mokadutxoa egin zuten elkargunean. Arratsaldean,  2001ean zendu zen Mikel Olabide Egaña eta 2018an zendu zen bere anaia Igor Olabide Egañari omenaldia egin zieten bere senide eta lagunek: bertso, abesti eta dantzaren laguntzaz zuhaitz bana landatu zituzten. Iluntzean auzokoak diren Araitz eta Garazi Eizagirre trikitilariek girotu zuten afal aurrea, Amaia Agirre eta Lorea Ilundain panderisten laguntzarekin. Bertso afaria Ederki elkartean egin zen. Amaia Agirre gai jartzaileak zuzenduta, Iñigo Izagirre, Aitor Mendiluze eta Aitor Salegik saio hunkigarria eta aldi berean dibertigarria osatu zuten Igor Olabideren omenean.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide