Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Euri zaparradak tarteko, orain Udal biltegi nagusia den garai bateko Caravan Parken atondu zen atzo gazte eguneko bazkaria. Antton Ao Povo-Herrira herri ekimenak deituta 300 lagun inguru elkartu ziren bertan, eta kanpoko eguraldiarekin ahaztuta, giro bikaina sortu zen biltegian. Urteroko bazkariaren ondoren, frontoian egitekoa zen bertso saioa ere han izan zen. Miren Artetxe eta Unai Iturriagarekin batera, urterokoa den, Jon Maia bertsolaria ere oholtza gainera igo zen. Bere “segidilla” entzuteko aukera izan da aurten ere.