Albisteak

[ARGAZKIAK] Udal ordezkariak dantzara

Itxaropena dantza taldeko kideek dantzaurrea berriro plazara ekarri dute gaur eguerdian. Udal ordezkariekin batera atera dira dantza taldeko kideak. Sokarekin egin dute dantza aurrena, eta gero, dantza taldeko irakasle izandakoak omendu dituzte. Jendetza bildu da ekitaldi berezi eta polita ikusteko eta amaieran txalo zaparrada jaso dute dantzari, omendu eta udal ordezkariek.

Hemen gaurko egitaraua:

17:30. Herriko bandaren, dultzaineroen eta txistularien kalejira, lehen zekorketa iragarriz.

18.00. Txan magoaren ikuskizuna umeentzat.

18:00. Gurea Kultura, Estazio aldean.

18:00. Lehen zekorketa. Toreatzailea: Alejandro Chicharro Barquerc. Ordezkoa: Jesus Ignacio MaĆ­nez Lozano. Ganadutegia: Adolfo Rodriguez Montesinos (Oropesa, Toledo). Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen bolaztatuak.

Ondoren, Zestoako Banda Erdikalean.

19:30. Afizionatuen pilota partidak frontoi zaharrean.

22:00. Rudeska + Nikotina + Dj Bull, Laranjadin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide