Albisteak

[ARGAZKIAK] Ume jolasekin hasi dituzte karmenak Arroabean

Gaur goizean hasi dira karmenak Arroabean. Ume jolasak egin dituzte goizean zehar eta eguerdian jubilatuen meza egin dute. Ondoren, jubilatuen pala partida jokatu dute eta gero, haurrekin batera bazkalduko dute.

Hemen egitaraua osorik:

Uztailak 15, ostirala: 

17:00etan, txokolatada. Ondoren, gaztetxoen pala txapelketa.

19:00etan, pala txapelketaren finala.

21:00etan, herri afaria.

23:00etan: Kontzertuak 12 Iratzar 22 erromeria eta DJ Balber. 

Uztailak 16, larunbata: 

06:00etan, karroza.

11:00etan. puzgarriak.

11:30ean, paella lehiaketaren hasiera.

12:00etan, Karmen eguneko meza.

14:30ean, kuadrillen bazkaria.

17:30ean, kuadrillen arteko jolasak zezenekin.

19:00etan: GOTx elektrotxaranga.

23:00etan, kontzertuak Unidad Alavesa, Iheskide eta DJ Bull. 

Uztailak 17, igandea: 

10:30ean, Lopeneren abereak.

12:30ean, Arroako dantza taldearen ikuskizuna.

17:00etan, bingoa.

18:00etan, bertso saioa: Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia. Ondoren, sagardo dastaketa.

Afalostean, Izer eta Alabierren emanaldia.

Hemen gaur goizean ateratako argazkiak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide