Albisteak

[ARGAZKIAK] Urrezko aizkolari eta harri-jasotze txapelketen kanporaketak jokatu dituzte gaur Aizarnan

Urrezko aizkolari eta harri-jasotze txapelketen kanporaketak jokatu dituzte gaur Aizarna. Eguerdiko 12:00etan hasi da herri kirol saioa, auzoko frontoian. Pandemia dela eta, ez da publikorik izan bertan baina arratsaldeko 16:00etan saioa ikusteko aukera izango da EIT1en.

Aizkoran, Eusko Label sariaren barruan aritu dira Txapartegi eta Peñagarikano, Zaldua eta Elorriaga II eta Etxeberria eta Otaegi. Bikote bakoitzak 27 enbor moztu ditu. Etxeberria eta Otaegi izan dira lanak amaitzen lehenak, hogeita bi minutu eta bederatzi segundoko denborarekin. Zaldua eta Elorriaga II.a bigarren postua sailkatu dira, hogeita bi minutu eta hamar segundo behar izan dituzte enborrak mozteko. Azken postuan, Txapartegi aizarnarra eta Peñagarikano sailkatu dira, hogeitalau minutu eta hogetia hamaika segundoko denborarekin.

Emakumezkoen Urrezko Harri-Jasotze txapelketan Udane Ostolaza eta Aroa Sanchezek erakustaldia eskaini dute. Gizonezkoen txapelketan, berriz, Jagoba Otaegi, Mikel Lopetegi Urra eta Jon Irañeta aritu dira eta 100 kiloko kopa, kubikoa eta bola erabili dituzte. Urra izan da hiru kirolarietan onena, 72 jasoaldirekin. Otaegi aizarnarra bigarren sailkatu da, 58 altxalsirekin eta Irañeta hirugarren, 50 altxaldirekin.

Hona hemen gaur eguerdian Aizarnan hartutako irudiak:

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide