Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urte batzuk badira Iraetan pintxo lehiaketa egiten hasi zirela umeen egunean. Haurren aitzakian, bazkari ederra egiten dute gaur haur eta gurasoek. Mahaikada pintxo bazen Iraetako Gure Ordeka elkartean. Guztien artean txapeldun Xabier Arrieta izan da mejilloi pikanteen pintxoarekin.
Arratsaldeko 17:00etan umeentzako puzgarriak izango dira frontoian, eta festei amaiera biribila emateko, txokolate beroa prestatuko dute arratsaldeko 18:00etan.