Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurten 38 urte beteko dira GALeko bi kidek Xabin Etxaide, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena Baionako Monbar hotelean tiroz hil zituztenetik. Urtero legez, Etxaide omendu zuten atzo, larunbata. Goizeko 09:00etan, Ertxiña mendira igo ziren eta han argazkia atera zuten. Eguerdiko 13:00etan, berriz, zestoarraren omenezko monolitora joan ziren kalejiran, plazatik abiatuta eta han ekitaldia eta lore eskaintza egin zuten.
