Albisteak

[ARGAZKIAK] Zoroperitako kirol jaialdian ere giro bikaina izan zen

“Vamos al frontonen” doinuarekin txaranga kiroldegi barruraino sartu zen, ohikoa den moduan. Kirolariak atzetik zituztela frontoiari itzulia eman zioten. Giro bikaina izan zen kiroldegian ere argazkietan ikusten den moduan. Pilota txapelketako hiru eta laugarren posturako partida Txapei III-Erasun bikoteak, Arteaga-Alcantararen aurka 22-10 irabazi zuen. Finalean, berriz,  Sasiain-Garmendia bikoteak irabazi zion Espinal-Alonsori 22-18. Epaile lanetan Jon Uria izan zen eta esatari Unai Algarabel. Harri-jasotzaileek ere lan bikaina egin zuten.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide