Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aukera zabala izan da arratsaldean, haur, gazte eta helduentzat. Puzgarri eta bideo jokoetan gozatu ederra hartu dute haur eta gaztetxoenek iluntzera arte. Aurreneko krono igoera ere arrakastatsua izan da, eta plazako jolasak zer esanik ez. Beste urte batez plaza jendez bete da eta umore ona eta jai giroa nagusitu dira eta Zestoako batukadak gauera arteko giroari eutsi dio.