Albisteak

Argiolak bazkidetza mahaiak jarriko ditu asteburuan

Asteburu honetan, Zestoako energia berriztagarrien komunitateak, Argiolak, urrats garrantzitsua emango du jasangarritasunarekin konprometitutako kide gehiago lortzeko. Kooperatibako kide kopurua handitzeko asmoz, bazkidetza mahaiak jarriko dituzte herriko hainbat guneetan.

Bihar, matxoak 1, arratsaldean, mahaiak Aizarnan eta Arrobean egongo dira, eta bertako energia eraldatzeko helburua duen ekimen honekin bat egiteko aukera emango zaie eremu horietako biztanleei. Larunbat eta igandean, eguerdian zein arratsaldean, mahaia Zestoan egongo da helburu berdinarekin.

Gaur egun, 80 bazkide konprometitu ditu elkarteak, baina Zestoako kide gehiagori ongietorria egiteko irrikaz daude. Bazkide bihurtzea erraza eta guztientzat eskuragarri da, 10 euroko inskripzio-kuota bakarrarekin. Aste honetan jaso duzuen Danbolin aldizkariaren atzealdean duzue bazkide egiteko fitxa.

Espero dute ekimen honek, beren izaera zabaltzeaz gain, tokiko komunitateak energia berriztagarriarekin eta ingurumenaren zaintzarekin duen konpromisoa indartzea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide