Albisteak

Argiolak ez-ohiko batzar orokorra egingo du ostiralean

Argiola energia berriztagarrien kooperatibak ez-ohiko batzar orokorra egingo du ostiralean, hilaren 10ean. Bertan, kooperatibaren proiektu nagusien inguruko erabakiak eta urrats berriak izango dira hizpide, bereziki Zestoa eta Iraetako proiektu fotovoltaikoak.

Batzarra baino lehen, ostiralera bitartean, arratsaldero 17:30etik 19:30era Jubilatuen Elkartean informazio bulegoa zabaldu da. Herritarrek bertan dute proiektuei buruzko informazioa jasotzeko aukera, sortutako zalantzak argitzeko eta, gainera, norberaren argindar fakturen inguruko aholkularitza pertsonalizatua jasotzeko aukera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide