Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Asteartean egin zen Argiolako bazkide batzar orokorra. Urte bete igaro da kooperatiba sortu zenetik eta jada 134 bazkide dira. Horietatik 30 bat elkartu ziren astearteko zitan eta talde sustatzaileak aurkeztutako proposamenak aho batez onartu ziren. Bertaratutakoen ekarpenak ere entzunak izan ziren eta erabakitze prozesuaren inguruko solasaldia atera zen mahai gainera. Ondoren bertako produktuez osatutako mokadutxoa eskaini zitzaien parte-hartzaileei.

