Argazkiaren hondoan, Bainuetxeko Gran Hotel. Eskubiko aldean, Catalina Zubizarretaren ostatua. guregipuzkoa.eus

ARRASTOARI SEGIKA. Abenduko erantzuna

Abenduko pertsonaia Katalina Zubizarreta ostalaria zen. XIX.mendean Bainuetxearen ondoan zegoen hotel baten jabe izan zen; ekintzailea, beraz. Gainera, kontuan izan behar da XIX.mende hasieran Bainuetxeaz gain oso ostatu gutxi zeudela hemen, eta horregatik aitzindaria izan zela ere esan dezakegu. Herritarren eskubideen alde borrokatu zen markes bati aurre eginez; ziurrenik, herritarren eskubideak baino bere bezeroek urak hartu ahal izatea izango zen bere kezka nagusia, baina zeharka, herritarren eskubide hori berrestea ere lortu zuen.

Badirudi asmakizun zail samarra zela, izan ere, postontzira iritsi zaizkigun erantzunak ez dira zuzenak izan. Abenduan, beraz, inork ez du zozketarako txartelik lortu.

Argazkia: Hondoan, Bainuetxeko Gran Hotela. Eskuineko aldean, Catalina Zubizarretaren ostatua. www.guregipuzkoa.eus ataritik hartua.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide