ARRASTOARI SEGIKA (bis)
— 2018-12-03Matrikulazio garaia pasa da dagoeneko eta martxa bizian ari gara lanean Euskaltegian. Urtez urte talde eta matrikula kopuruak gorantz doaz, eta aurtengoan ere hala izan da, gorakada.
Azaroko Danbolin alea jasoko zenuten honezkero etxean. Aurreko ikasturtean bezala, “Arrastoari segika” jolasa jarri dugu martxan berriro. Danbolineko azken bigarren orrialdean daukazue asmakizuna, agendaren ondoan.
Dinamika bera izango da eta baita arauak ere:
- Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko.
- Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du.
- Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: emaila e -postara – zestoa@aek.eus– edo mezua edo whatsapp-a 670 420 048-ra.
- Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!
Eta honako hauek hil honetako pistak; zer den edo, kasu honetan, NOR DEN asmatu behar duzue.
1. XX.mendeko lehen erdiko pertsona da.
2. Zoritxarrak loratu zion bere abilezia, denon gozamenerako.
3. Munduan zehar ibilia eta sorterrian gogoratua da.
4. Bizitzak aukera laburra eman arren, bere lana eta izena goraipatuak dira.
Astindu burua eta zorte on!
Egin zaitez bazkide