ARRASTOARI SEGIKA: urtarrileko erantzuna eta asmatzaileen zerrenda
— 2018-02-26Joan den astean jaso zenuten Danbolinen ale berria zeuen etxeetan, eta bertan ikusi ahal izan duzue urtarrileko asmakizunaren erantzuna: TXIMISTA zen, bai!
Eta nortzuk bidali dute erantzun zuzena gure postontzira? Honako hauek: Jaxone Eizagirre, Vydia Iglesias, Arantxa Zigaran, Amaiur Aristi eta Patxi Aramendi. Zorionak! Ekaineko zozketarako txartel bana irabazi duzue!
Jarraian otsaileko asmakizuna:
1- Entzun egiten dugu.
2- Zuzendutako taldea da.
3- Jaiekin lotura handia du.
4- Herritarrak mugiarazten ditu.
Ba al dakizu zertaz ari garen? Bidali zure erantzuna 670 420 048ra edo zestoa@aek.eus-era.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide