Albisteak

Arratsaldeko 19:00etako txupinazoarekin hasiko dira ezhoiko Santakutzak

Arratsaldeko 19:00etako txupinazoarekin hasiko da festa. Danbolineko Facebook orrialdearen bitartez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Ezohiko Santakutzak izango dira aurtengoak baina herritarrek festarako gogoa dutela azaldu dute.Larunbatean eta igandean danborradak izango dira. Santakutz bezperakoa iluntzeko 22:30ean hasiko da. Abesti guztiak joko  dituzte ordu horretan. 23:15ean, Gurutzean jotzeko ohiko orduan, berriz ere abesti guztiei errepasoa emango zaie, eta amaitzeko, 00:00etan, plazan jotzen den orduan, azken aldiz joko dituzte kantak. Musikari dagokionean, auzo guztietako bizilagunak koordinatu dira eta ordu berean musika jartzea adostu dute, bozgorailuen bidez.

Festak amaitzeko, igandean haurren danborradaren txanda izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasita, etxeko haur eta helduak balkoira irten eta lehenengo bueltan abesti guztiak joko dituzte. 18:45ean berriz, eta 19:30ean azken buelta.

Herritarren ekimenari esker ospatuko dira aurten danborradak eta Zestoako Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie honen antolaketan buru-belarri dabiltzan herritarrei. Udalak bere ekarpena egingo du, urtero bezala, Gurutzean argiak jarriz eta udaletxean banderak jarriz.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide