Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Arreta goiztiarraren gaineko hitzaldia eskainiko du Itsaso Marti neuropediatrak bihar, asteartea, arratsaldeko 17:30ean Herri Ikastetxeko jangelan.
Hezkuntza, osasuna eta gizarte zerbitzuen arteko arreta goiztiarreko esku-hartze integrala eta 0-6 urte bitarteko haurren garapenaren behaketa eta garapen arazoen tratamendua izango ditu Martik hizpide.
Oharra: Zaintza zerbitzua egongo da.