Albisteak
Arroa Beheko I. Txirrindulari Saria jokatu dute
— 2021-07-11Atzo goizean jokatu zen Arroa Beheko lehenengo txirrindulari saria. Goizeko 10:00etan hasi zen froga, Sansinenea industrialdean. Parte hartzaileek hiru “zakila bira” egin zituzten eta bukaeran, Arroagora igo eta berriro Sansineneara jaitsi ziren (50,8 km). Guztira, kadete mailako 160 txirrindulari baino gehiagok hartu zuten parte.
Nikolai Asensiok irabazi zuen froga 1:17:19ko denborarekin. Auritz Mendiak eskuratu zuen bigarren postua, eta Zumaiako Viveros San Anton-Mardu taldeko Mattin Salegik hirugarrena.
Hemen dituzue atzo hartutako irudiak:
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide