Arroa Beheko Txirrindulari Saria uztailaren 10ean izango da
Danbolin— 2021-06-01
Arratsaldeko 16:00etan hasiko da froga. Bi “Zakila bira” txiki izango dira eta bukaeran, Arroagora igo eta berriro Sansinenea poligonora jaitsi beharko dute txirrindulariek.
Joan den apirilaren 17an jokatu behar zuten Arroa Beheko Txirrindulari Saria baina Covid-19a tarteko, antolakuntzak eta federazioak froga atzeratzea erabaki zuten. Badute data berria: antolatzaileek jakinarazi dute uztailaren 10ean jokatuko dela froga. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da a Sansinenea industriagunean hasi eta bukatuko da froga. Bi “Zakila bira” txiki izango dira eta bukaeran Arroagora igo eta berriro Sansinenea poligonora jaitsi beharko dute txirrindulariek.
Garai batean Arroabean Karmenetan egiten zen txirrindulari froga berreskuratzeko gogoz zeuden azken urtetan arroako txirrindulari zale batzuk. Aurten Zestoako Txirrindulari elkarteak Santakutzetako lasterketa antolatzeko asmorik ez zuela ikusita, animatu eta antolatu dute Arroa Beheko Saria. Zestoako txirrindulari elkartea eta Arroako txirrindulari zaletuek elkar laguntzeko konpromisoa hartu dute. Zestoarrek lagunduko diete arroarrei Arroa Beheko Sarian eta datorren urtean bi lasterketak egiteko asmotan dira; Santakutzetakoa eta Karmenetakoa.