Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Aurten ere Arroabeko Ezkaizto elkarteak antolatu du Arroa Beheko VI. Ipuin Lehiaketa. Lanak aurkezteko epea pasata, sari banaketa egingo da, asteazkenean, 16:45ean, Arroabeko plazan.
Aurreko edizioetan bezala, haurrak hiru mailatan banatuta egon dira: L.H. 1-2, L.H. 3-4, eta L.H. 5-6. Eta iazko bideari jarraituta, D.B.H.tik gora auzotar guztiek helduen mailan parte hartu ahal izan dute.
Eguraldi txarra egingo balu, Eskola Zaharrean egingo da sari banaketa.