Albisteak

Arroa Beheko VI. Ipuin Lehiaketaren sari banaketa egin zuten atzo

Atzo arratsaldean burutu zen Arroa Beheko VI. Ipuin Lehiaketaren sari banaketa. Ezkaizto Auzo Elkarteak eta Arroako eskolak antolatuta, ekitaldi honetan 33 ipuin aurkeztu dituzte auzoko haur, gazte, eta helduek. Lau mailatan banatuta egon dira. Joseba Ossa eta Dani Aizpurua itzultzaileek, eta Gaizka Gorostiaga eta Esther Eizagirre irakasleek osatu dute epaimahaia.

L.H. 1-2 mailan, June EgaƱaren Muki eta zirkua ipuina aukeratu du epaimahaiak. Ondo egituratutako lana dela azpimarratu dute, amaiera borobilarekin. Lantzen dituen baloreak ere goraipatu dituzte.
L.H. 3-4 mailan, Nora eta ostadar magikoa izan da saritua, Mara Giustirena. Magiaren eta errealitatearen uztartze ederra duen ipuina da, mundu magikoa era egokian azaltzen du, eta idazkera politarekin.
L.H. 5-6 mailan, June Garziarenaren Non daude izarrak? Lana aukeratu dute. Irudimen handiko ipuina, ondo eraikia, osatzen duen ibilbidea erabat zentzuzkoa da, egoki josia dago, eta zientzia fikzio ukituarekin.

Helduen mailan zalantza handiak izan ditu epaimahaiak hiru ipuinen artean. Saria Aitzurra izeneko lanak jaso du, Josune LarraƱagarena. Zer gertatuko denaren misterioa bikain mantentzeagatik, amaiera parekoa eskainiz. Gainera, zaintzaren garrantzia erdigunean jartzen du. Beste bi lanek epaimahaiaren aipamen berezia merezi izan dute: Xake partida Sakulupen, Miriam Aizpururena; eta Zuengan, nigan Maria Iribarrena.

Ipuin Lehiaketaren antolakuntzak parte hartzaile guztiak zoriondu nahi ditu, aurten ere orri zuri baten aurrean jarri eta istorio ederrak sortzeagatik. Lan guztiekin koadernoa osatu dute eta Txara dendan dago eskuragarri, auzotarrek irakur ditzaten. Eskolako web orrian ere zintzilikatuko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide