Albisteak

Arroabeko Baserritar eta Artisauen Azokarako laguntzaileak behar dira

Baserritar eta Artisauen azokako antolatzaileek laguntzaileak behar dituzte igandean, azaroaren 16an, Arroabean egingo den azoka egunerako. Laguntzaileak beharko dira trafikoa bideratzeko, gaztaren pisua asmatzeko mahaian eta azoka amaitu ondorengo desmontaje lanetan.

Txandak laburrak izango dira, beraz, antolatzaileek auzotarrak animatzen dituzte parte hartzera. Horretarako, gaur edo bihar Txaratik pasa, edo bertako telefonora deituta izena eman daiteke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide