Albisteak

Arroabeko biribilgunea urtea amaitu aurretik bukatzea aurreikusten da

Aurrera doaz Arroabean N-634 eta GI-631 errepideen arteko biribilgunea egiteko obrak. ‘Campezo Obras y Servicios SA’ enpresa ari da obrak egiten eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du. Abuztuaren 6an hasi ziren lanekin eta lau hilabete iraungo zutela aurreratu zuten. Beraz, urtea bukatu aurretik biribilgunea amaituta izatea aurreikusten da.

Biribilguneaz gain, Arroabeko autobus geltokira bidean semaforodun zebrabidea egiten ari dira  P.K. o+200 puntuan,  oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Horrela, behin lanak amaituta, Arroabetik Zestoa-Zumaia noranzkoan dagoen geltokira joateko bidea egokia eta segurua izango da. Arroabea bide berdearekin lotzeko obrak ere martxan dira eta hauek ere urtea amaitu aurretik bukatutzat jotzea aurreikusten da. Lan horiek Zestoako Udalaren eskumena dira eta GI-631 errepidean egingo den proiektuak etorkizuneko bide berdea auzoarekin lotuko du. ‘Sasoi’ enpresa nafarra ari da lana burutzen eta Udalak finantzatu du.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide