Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Arroabeko karmenak pasata, Brigada Morearen balorazioa egin dute Arroabeko auzotar batzuk eta Udaleko Berdintasun teknikariak. Hauen esanetan, “erasoen abisurik ez dute izan” eta Brigada Morearen lehen agerraldia izanik, balorazioa positibotzat jo dute.
Autobuserako laguntza zerbitzuari dagokionez ere, inork ez duela eskatu jakinarazi dute. Hausnarketa modura, adierazi dute, “brigada” zerbait berria izatearen ondorioz, agian, jendea ez dela ausartu laguntza eskatzera, baina horrek ez duela esan nahi, erasorik egon ez denik.
Bukatzeko, Udalak eskerrak eman dizkie Brigada Morea osatu duten auzotar guztiei beraien konpromisoagatik.