Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Duela hilabete batzuetatik hona, Arroabeko herritarrek Narrondo eta Iraeta arteko bidegorri zatia amaitzea aldarrikatuz hainbat ekimen egin dituzte, eta ostegun honetan (martxoak 30) beste pauso bat emango dute. Izan ere, ostegunean Arroabeko hainbat ordezkari Gipuzkoako Batzar Nagusietan izango dira, Mugikortasun Batzordeak gonbidatuta.
Bileraren helburua “gure egoeraren berri ematea eta Gipuzkoako Batzar Nagusien laguntza bilatzea” izango dela adierazi dute.
Iraeta eta Narrondo arteko zatiak 3.8 kilometro inguru ditu, eta zati hori amaituz gero Zumaiatik Legazpirainoko bidegorria osatuko litzateke.
IRUZKINDU