Albisteak
Arroabeko herritarrak Gipuzkoako Batzar Nagusietan izango dira, bidegorriaren egoeraren berri eman eta laguntza bilatzeko helburuarekin
— 2017-03-29Duela hilabete batzuetatik hona, Arroabeko herritarrek Narrondo eta Iraeta arteko bidegorri zatia amaitzea aldarrikatuz hainbat ekimen egin dituzte, eta ostegun honetan (martxoak 30) beste pauso bat emango dute. Izan ere, ostegunean Arroabeko hainbat ordezkari Gipuzkoako Batzar Nagusietan izango dira, Mugikortasun Batzordeak gonbidatuta.
Bileraren helburua “gure egoeraren berri ematea eta Gipuzkoako Batzar Nagusien laguntza bilatzea” izango dela adierazi dute.
Iraeta eta Narrondo arteko zatiak 3.8 kilometro inguru ditu, eta zati hori amaituz gero Zumaiatik Legazpirainoko bidegorria osatuko litzateke.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU