Albisteak

Arroabeko Karmenak ate-joka

Gaur, astelehena, emango diete hasiera Arroabeko Karmenei eta igandera bitartean izango da zer egin eta zertaz gozatu auzoan. Arratsaldeko 18:00etan baserriz baserri ibiliko dira auzotarrak eta 20:00etan txupinazoa bota eta bandera igoko dute. Ondoren, herri afaria izango dute eta tripa ondo betetakoan, dantzarako ordua izango da.

Hemen duzue festetako egitaraua:

Uztailak 15, astelehena – Karmen bezpera

18:00. Karroza herriko baserrietan zehar.

20:30. Txupinazoa eta bandera igoera.

21:00. Herri afaria.

23:00. Dj-a.

Uztailak 16, asteartea – Karmen eguna

12:00. Meza. Ondoren, dantzariak.

13:00. Trikitilariak.

18:00. Tortilla patata lehiaketa.

19:00. Herri kirolak.

22:00. Anari elizako atarian.

Uztailak 18, osteguna – Jubilatuen eguna

12:00. Jubilatuen meza. Jarraian, emakumeen pilota partida.

14:00. Jubilatuen bazkaria. Ondoren, trikitilariek alaituko dute bazkalosteko giroa.

19:00. Pala txapelketako finala

22:00 Bertsolari Gazteen IV. Saioa

  • Libe Goenaga (Getaria)
  • Oier Etxeberria (Azpeitia)
  • Julene Iturbe (Azkoitia)
  • Mikel Iturriotz (Urretxu)
  • Aitor Zubikarai (Itziar)

Uztailak 19, ostirala – Umeen eguna

10:00. Ume jolasak. Amaitzean, umeen bazkaria.

16:00. Puzgarriak eta txokolatada. Ondoren, apar festa.

20:00. Poteoa herritarren BTK batukadarekin. Jarraian, herri afaria.

23:00. Kontzertuak: Radio Rahim / Los Zopilotes Txirriaos. Ondoren, Tirri & Tery goizaldera arte

Uztailak 20, larunbata – Koadrilen eguna

10:30. Paella lehiaketaren hasiera.

14:00. Koadrilen bazkaria.

17:30. Koadrilen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.

19:00. Elektrotxaranga.

23:00. Kontzertua: Gozategi. Ondoren, goiz aldera arte DJ Bull.

Uztailak 21, igandea

12:00. Meza nagusia. Ondoren, Lopeneren abereak.

18:00. Arroa Beheko XI. Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa eta pintxoak.

00.00. Bandera jaitsiera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide